Ez neukan ezer itxurazkorik ateratzeko esperantza handirik, zerua garbi baitzegoen, garbiegi, laino arrastorik gabe.
Kotxea hartu, Iturriotza igo eta ttipi-ttapa, bixi-bixi Gazumeko puntaraino. Hor nere sorpresa mendebaldean lainoak haizeak jotako musikarekin dantzan zebiltzala ikustean, forma ikusgarriak osatuz.
Eguzkia erabat jeitsi aurretik autoerretratu batzuk egitea otu zitzaidan, alde batetik nere milaka irudiko artxiboan falta diren neure buruaren argazkiak osatzeko, eta bestetik paisaian elementuren bat sartzeko, dena zerua izan ez dadin.