Minutu eta berrogei segundo

29th January 2017 - The latest - Comment -

Askotan, gehienetan, hainbestetan irudikatu dudan leku zoragarri horretara iristean, argazki kamerak aurrea hartzen dit eta bere kasa orduak joan eta orduak etorri alboan ditudan milaka turistek atera dituzten argazki berdinak ateratzen dizkit; bertan egon izanaren lekuko izango diren argazkiak, seguruasko disko gogorretik ezabatzen ausartuko ez naizen argazkiak, bertan betirako "koma" egoeran geratuko direnak, inoiz berpiztuko ez ditudanak.

 

Ezertarako balio ez duten horrelako irudi bildumaren aurrean jarrera ezberdinak har ditzaket: Lehen aukera beste norabait joan eta argazki deskafeinatuen hilerria handitzea da. Bigarrena eta kasu honetan fruitu ona eman didana, berriz itzultzea, ordu ezberdin batean, patxada gehiagorekin, eta begira denbora igaro kamera motxilatik atera gabe.

 

Tarteka autobusak igarotzen dira nire albotik, Saint-Michelera doan biaduktu kurbatuan zehar. Zerbait buruan darabilt eta autobusek nagoen lekutik helmugara igarotzen duten denbora kronometratu dut. Minutu eta berrogei segundo.

 

Argazki bakarra gau honetan. 2 minutuko exposizioa, ISO 200 f13. Pum. Lotara.

 

 

Beñat
12th February 2017
Artista! 2008 inguru, asteazken arratsaldero gure entrenamenduen esentzia tabernara joan eta bertan misterra kamarero genuen. Somatzen nuen nik iada sena.

Leave a Comment
Your email address will not be published.

5 + 1 =
Lastest posts
Categories
Previous Next