Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz - Ampo taldeko hiru txirrindularirekin Lazkaomendin egindako argazki saioa. Sesio hau ilunabarreko argi ederrarekin aurrikusita bazegoen ere arratsaldea lainotsu eta ilun bihurtu zen, apur bat inprobisatu behar izan genuelarik.
Argazkilariok eguraldia kontrolatuko bagenu egoera hauek imaginazio, jakituria eta experientziaz konpontzearen grazia galduko luke.
Laguntzailea: Mikel Alonso
Modeloak: Enaitz Aierbe, Adur Barandiaran eta Aimar Aiestaran.
Lekua: Lazkaomendi, Goierri, Gipuzkoa