Zergatik atera kirol argazkiak egun euritsutan

04 de Iraila, 2019 - - Iruzkinak -

Iñakirekin egindakoa ez zen argazki sesio bat izan, ohi dudan moduan; bere entrenamentu normal bat jarraitu nuen autoz, interesatzen zitzaizkidan lekutan geratuaz. 

Galdetu didate ea ezin nuen beste egun bat aukeratu, uztailean egun eguzkitsuak izan zirela eta nik huraxe hautatu behar; ez al dudan eguraldi iragarpena begiratzen eta halakoak...

Ederki nekien nik egun hartan euria iragarri zutela. Aspaldi ahaztu nuen argazkiak egun eguzkitsutan atera behar direnaren mitoa, ez du horrela funtzionatzen. Buruan darabilkizun irudi horrek ez du beti zeru urdin bat, baizik Euskal Herrian ohikoa den zeru hodeitsu horietako bat izan daiteke, kasu honetan bezala.

Ez dut inolaz esan nahi egun batzuk besteak baino hobeak direnik argazkiak egiteko, desberdinak baizik, eta buruan daukazunera gehiago egokituko da bat edo bestea. Euria denean kamera ez ateratzea argazkilari alferren gauza iruditzen zait; kamera eta, batez ere, norbera busti eta hotza pasatzeko beldur diren argazkilariena.

 

Txirrindularia: Iñaki Murua (Goierriko TB - Laboral Kutxa taldea) 

Iruzkina egin
Zure helbide elektronikoa ez da agertuko

2 + 9 =
Azken sarrerak
Kategoriak
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi