Superbotereak

18 Maiatza, 2018 - Berriak - - 2

Argazkilaria mundu guztiak bizikleta bat ikusten duen lekuan piztia bat ikusteko superboterea duen indibiduoa da.

Eskerrik asko IBK piztia uzteagatik!

specialized-17-Editar
specialized-28-Editar
Iruzkina egin

Beste Buff bat??

13 Abendua, 2017 - Berriak - -

Benetan zure etxeko kirolariari beste Buff bat oparitu behar diozula?

Zergatik ez diozu oparitzen argazki sesio bat, album eta guzti? Zuk aukeratu, armairuko azpiko kajoian ahaztuta geratuko den Buff bat edo betirako apalean eskura egongo den argazki-liburua. Zure aukera bigarrena bada ez zalantzarik egin nirekin harremanetan jartzen, inongo konpromisorik gabe.

Tel: 625707196

egoitz@otxabi.com

karlos-320
josu-44
ugaitz-8379
karlos-262
mansm-612
josu-333-Editar
ugaitz-8418
karlos-299
josu-499
ugaitz-8471
mansm-454-2
karlos-101
mansm-121
Iruzkina egin

Basque Matterhorn Ultraks

01 Iraila, 2017 - Berriak - -

Hona hemen Zermatteko Matterhorn Ultraks lasterketan lehiatzera joan ziren Euskal Mendi Lasterketetako Selekzioko kide batzuekin igaro nuen asteburuko argazki-erreportaia. 

zerultraks-1
zerultraks-3
zerultraks-4
zerultraks-5
zerultraks-11
zerultraks-7
zerultraks-15
zerultraks-18
zerultraks-22
zerultraks-20
zerultraks-24
zerultraks-26
zerultraks-30
zerultraks-60
zerultraks-64
zerultraks-79
zerultraks-76
zerultraks-146
zerultraks-159
zerultraks200-4
zerultraks200-7
Iruzkina egin

Minutu eta berrogei segundo

29 Urtarrila, 2017 - Berriak - - 1

Askotan, gehienetan, hainbestetan irudikatu dudan leku zoragarri horretara iristean, argazki kamerak aurrea hartzen dit eta bere kasa orduak joan eta orduak etorri alboan ditudan milaka turistek atera dituzten argazki berdinak ateratzen dizkit; bertan egon izanaren lekuko izango diren argazkiak, seguruasko disko gogorretik ezabatzen ausartuko ez naizen argazkiak, bertan betirako "koma" egoeran geratuko direnak, inoiz berpiztuko ez ditudanak.

 

Ezertarako balio ez duten horrelako irudi bildumaren aurrean jarrera ezberdinak har ditzaket: Lehen aukera beste norabait joan eta argazki deskafeinatuen hilerria handitzea da. Bigarrena eta kasu honetan fruitu ona eman didana, berriz itzultzea, ordu ezberdin batean, patxada gehiagorekin, eta begira denbora igaro kamera motxilatik atera gabe.

 

Tarteka autobusak igarotzen dira nire albotik, Saint-Michelera doan biaduktu kurbatuan zehar. Zerbait buruan darabilt eta autobusek nagoen lekutik helmugara igarotzen duten denbora kronometratu dut. Minutu eta berrogei segundo.

 

Argazki bakarra gau honetan. 2 minutuko exposizioa, ISO 200 f13. Pum. Lotara.

 

 

frantzia-web
Iruzkina egin

Hankasartzeak

25 Urtarrila, 2017 - Berriak - -

Batzutan hankak lurrean izaten jarrai dezagun halako barrabiletakoren bat hartu beharra dago nonbait.

 

Inoiz eskatu didaten lanik errazena, ez zait lan errazagorik bururatzen. Akats inozo bat, ez zait inozoagorik bururatzen. Bere buruagan konfiantza gehitxo hartu zuen argazkilari kaikuak ateratako desenfokatutako hogei argazki ordenagailuko pantailan.

 

Fabore moduan egindako lantxo hauek dira nere eskola, baina neure buruari behin eta berriz galdetzen diot zer gertatuko ote zen ezagutzen ez dudan bezero batek bere konfiantza eta dirua nigan jarrita modu honetan hutsegin izan banio.

 

Hau ez zait gaur gertatu, atzo ere ez, baina gertatuaz hausnartzeko denbora hartu ostean bada ere, gaizki eginez ere hitzegitea egoki deritzot, sare sozialetan zabaldu eta erakusten dudan nire lana gogoratu ere egiten ez ditudan milaka hankasartze txikiren emaitza baita azken finean.

 

Ez zait ahaztuko eta ez nuke ahaztu behar errepikatu ez dadin, eta espero dut hankasartze hau atzerapausua baino pausua bizkortu didan estropezu bat baino ez izatea. 

 

Iruzkina egin