Hankasartzeak

25 de Urtarrila, 2017 - Berriak - -

Batzutan hankak lurrean izaten jarrai dezagun halako barrabiletakoren bat hartu beharra dago nonbait.

 

Inoiz eskatu didaten lanik errazena, ez zait lan errazagorik bururatzen. Akats inozo bat, ez zait inozoagorik bururatzen. Bere buruagan konfiantza gehitxo hartu zuen argazkilari kaikuak ateratako desenfokatutako hogei argazki ordenagailuko pantailan.

 

Fabore moduan egindako lantxo hauek dira nere eskola, baina neure buruari behin eta berriz galdetzen diot zer gertatuko ote zen ezagutzen ez dudan bezero batek bere konfiantza eta dirua nigan jarrita modu honetan hutsegin izan banio.

 

Hau ez zait gaur gertatu, atzo ere ez, baina gertatuaz hausnartzeko denbora hartu ostean bada ere, gaizki eginez ere hitzegitea egoki deritzot, sare sozialetan zabaldu eta erakusten dudan nire lana gogoratu ere egiten ez ditudan milaka hankasartze txikiren emaitza baita azken finean.

 

Ez zait ahaztuko eta ez nuke ahaztu behar errepikatu ez dadin, eta espero dut hankasartze hau atzerapausua baino pausua bizkortu didan estropezu bat baino ez izatea. 

 

Iruzkina egin
Zure helbide elektronikoa ez da agertuko
2 + 6 =