Ostiralean Red Bullek Bilbon antolaturiko klabadisten lehiaketara joan nintzen. Oso erraza argazki sinestezinak ateratzeko, baina oso zaila ekitaldian dauden beste mila argazkilariekiko zerbait ezberdina egiteko. Aurretik ikusi gabeko konposizioren bat edo beste badauzkat; lehenengoa esaterako, zalantzarik gabe Tristan Shu-ren akzio argazkietan inspiratua.
Iruzkina argitaratu aurretik berrikusi egingo da.