Kostako argazkiak

02 de Urria, 2015 - Berriak - -

Ume bati platanozko edo marrubizko yogurta nahi duen galdetzean ez da harritzekoa izaten limoizkoa nahi duela entzutea; ba berdin-berdiña gertatu zait.

Nire argazki bilduma ikusten duen edonor konturatuko da lehorrekoa naizela, argazki guztiak mendian edo estalpean aterata daudela, kalean akaso. Ba to! Kostako argazkirik ez ote dudan galdetu didate.

Ezezkoa erantzun aurretik memoria pixka bat egiten aritu naiz, eta 2011ko artxibotan arakatu behar izan dut Zumaian ateratako kostako argazki dexente xamarrak aurkitzeko. 

Bide batez, konturatzen naiz bere garaian argazki dexentetzat nituen hauei gaur egun aurkitzen dizkiedan akatsez, bai ateratzerako orduan eta bai editatzean, pixkanaka hobetzen noan seinale. Artxiboan dauzkadan moduan jartzen ditut, ukitu gabe, begitara min pixka bat egiten badidate ere.

 

zumaia001
zumaia011
zumaia018ald
zumaia021ald

Iruzkina egin
Zure helbide elektronikoa ez da agertuko

5 + 8 =