Txirrindularitzako gainexponituriko argazkiak
Batzutan lanagatik hartzen dut kamera, eta bestetan aisirako. Arrazoia bigarrena denean nahi dudana egiteko askatasuna hartzen dut, kamerarekin jolastu, esperimentatu.
Aurreko ostiralean (Azaroak 1) Legazpiko ziklokrossa lehiatu zen, eta bertaratu egin nintzen txirrindularitza modalitate ikusgarri honetako argazkiak egitera.
Argazkiak gainesponitzetik eman zidan, itzalak bakarrik mantenduz, beti txuri-beltzeko emaitza buruan nerabilela. Klabe oso altuko argazkiak, edo eszeptikoek esango duten moduan, hanka sartze fotografikoak.
Behean emaitzaren lagin bat uzten dizuet; argazki guztiak ikusi nahi izanez gero sakatu hurrengo esteka: ARGAZKI GUZTIAK