Denbora zen argazki sesio hau egin nahi nuela, baina gazte hauek agenda lasterketaz beteta daukate, eta ikasturtea amaitzearekin bat deitu nien astean zehar tartetxo bat hartzeko.
Hiru txirrindulari kamera aurrean; egun eguzkitsu bateko azken argiek gainentzekoa egin zuten.
Azken argiak hezkutatzean etorkizunaz, ametsez, idoloez... egindako afalondoko tertuliak ordu batzuz ni ere 17 urte izatera itzuli ninduen.
Txirrindulariak:
Telmo Gartzia
Eneko Arrese-Igor
Manex Irazusta